Xiberoako ikastolen aldeko saski salmenta den Ikaskoli kanpaina gurean da

20 urte daramatzate kanpaina hauxe aurrera eramaten eta etengabe hazten joan da. Iaz 2200 saski banatzera heldur ziren, Xiberoan bertan ekoitzitako produktuekin eginak eta Seaskako ikastolei laguntza ekonomikoa eman nahiean. 3 saski desberdin dira hautatzekoak eta Pirinio osoan zehar duzue jasotzeko aukera. Honen inguruan solastu gara Xiberoako ikastolako guraso den Artzen Letonarekin, zeina saskien banaketaz […]

Egun On, Auñamendi! Bidankozeko gertakariak eta Hiriburuko inmertsio eredua

Gaurko saioa Bidankoze bisitatzen hasi dugu. Bertan kirol turismoa sustatzeko hainbat panel erasotuak izan baitziren astearte gauean. Honetaz eta herritarren erantzun txalogarriaz solasteko Gotzon Perez Artuchekin izan gara. Ondoren, Hiriburuko inmertsio ereduaren inguran Naiz irratiak Peio Jorajuriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Abuztuaren 21eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko