Xiberoako ikastolen aldeko saski salmenta den Ikaskoli kanpaina gurean da

20 urte daramatzate kanpaina hauxe aurrera eramaten eta etengabe hazten joan da. Iaz 2200 saski banatzera heldur ziren, Xiberoan bertan ekoitzitako produktuekin eginak eta Seaskako ikastolei laguntza ekonomikoa eman nahiean. 3 saski desberdin dira hautatzekoak eta Pirinio osoan zehar duzue jasotzeko aukera. Honen inguruan solastu gara Xiberoako ikastolako guraso den Artzen Letonarekin, zeina saskien banaketaz […]

Irati Lau Ibarrak jaia antolatu du iganderako Abodin

Apirilean egonkortu zuten lau ibarren arteko harremana Irati Lau Ibarrak elkartearen baitan. Honen ostean zenbait elkargune sortu eta igande honetarako festa antolatu dute Abodin. Festa aitzakitzat hartuta Karlos Bueno Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakariarekin izan gara gaur programa eta elkartearen nondik norakoak aztertzen.        Karlos Bueno Irati Irratian:

Irati Biosfera Erreserba Naturalaren izendapena eta Iratiko Lau ibarrak elkartea

Aezkoako lehendakaria den Karlos Bueno Rekarekin (Pato) izan gara gaurkoan bi gai hauek jorratzeko. Azken egun hauetan ikusi ahal izan dugu nolatan Zaraitzuko bailararekin batera Iratiko Oihana Biosferaren Erreserbatzat aintzat hartzeko eskaria luzatu duten eta baita nola egonkortu dituzten Garazi eta Zuberoako ibarrekin dituzten harremanak Iratiko Lau Ibarrak elkartea eratuz. Bi gai horien inguruan solastu […]

Zuraren besta aprobetxatuz Zuberoa eta Erronkari arteko birazkatzea ospatu zuten larunbatean Burgin

Larunbatean ospatu zen Zuraren eguna Burgin. Urtero Almadiazain elkarteak antolatzen duen besta aprobetxatu egin zuten Zuberoarekin birazkatze ekitaldi bat egiteko. Bere garaian Maulen ospatu zuten lehendabiziko ekitaldia egin zen eta larunbat honetan izan zen bueltakoa. Ekitaldi ofiziala eta besta uztartu zituzten bertaratutakoek. Zuberoatik bi autobus etorri ziren birazkatzea ospatzera eta giro paregabean aurrera eraman zen […]

Egunon Auñamendi! Erronkaritik Zuberoara enaren antzera, Etxahun Iruri gogoratu eta Pirritx eta Porrotxekin kantatuz Iruñean

Izugarria gaur egin dugun bidaia. Erronkari eta Zaraitzuko emakume gazteen antzera Zuberoarako bidea egin dugu, eta Ainarak.eus webdoka eta dokumentalaz mintzatu zaigu Ritxi Lizartza zine ekoizlea. Zuberoan, Etxahun Iruriri buruzko saioa izan dugu entzungai Xiberoko Botzari esker. Irulegi irratiko albisteak entzun eta Baionako Etxepare lizeoko ikasleen borrokaren berri eman digu Iurre Bidegain kazetari luzaidarrak. Iruñean […]