Egun On, Auñamendi! Auzolotsak, emakumeen pandemiaren inguruko errelatoak eta makro-ukuiluen afera

Saio honen hasieran Xanti Begiristainen auzolotsekin ibili gara, sarekada baten inguruan gertatutakoak ekarri dizkigularik. Ondoren, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin izan gara bertan sortutako Covid eta etxeratzeak eragindakoaz solasten diren zenbait emakumeren errelatoak ezagutzen. Bukatzeko, Kaparrotzuko makro-ustiategiaren inguruko informe batek sortutako kalapita landu dugu Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin. Izenburua: Martxoaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak, inteligentzia emozionaleko ikastaroak eta Ukraina-Errusia egoera Hala Bedin

Gaur Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu, berak ekoitzitako eta bizitako auzolotsa berri batekin. Gaurkoa Ez-gauzak zuen izenburua. Ondoren, Alvaro Embid izan dugu inteligentzia emozionala lantzeko ikastaroak jarraipena izanen baitu datorren martxoaren 1ean. Bukatzeko, Ekai Centerreko Adrian Zelaiak Ukraina eta Errusiaren inguruan Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu,   Izenburua: Otsailaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Batiburrillo Agoizko eta Xantiren auzolotsak

Ostegun honetan aprobetxatu dugu Agoitzera joateko. Bertan zenbait ikerketa egin ditu Josetxo Paternainek eta horietako 37 Batiburrillo Agoizko liburuan bildu ditu. Honen inguruan aritu gara berarekin. Ondoren, Xanti Begiristainen auzolotsekin jarraitu dugu honetan Joxe Miel Barandiaran titulua duen auzolotsa ekarri digularik.   Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Korrika

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 6. atala izan dugu gaurkoa, Gurpildun aulki hegalariak izenburua duena. Ondoren, Korrikaren inguruan solastu gara AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin.   Izenburua: Urtarrilaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Ekialde Hurbilaren egoera Hala Bedin

Aurtengo lehendabiziko kolaborazioa izan dugu Xanti Begiristain lagunarekin. Oraingo honetan auzolotsekin jarraitu du, 5. atala gurera ekarria zeina Bilerarik ez izenburua duen. Ondoren, Ainhoa Alberdik Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu Ekialde Hurbilean dagoen egoeraz jabetzeko.   Izenburua: Urtarrilaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko