Inteligentzia emozionala lantzeko tailerrak jarraipena izanen du

Urte amaieran izan zen aurreko lan saioa baina ikusita bertako beharrak eta taldearen osaketa lanketarekin jarraipena izatea erabaki zuten Auñamendiko Gizarte zerbitzuen Mankomunitateak lagundurik. Hurrengo zita martxoaren 1ean izanen da eta guzti honetaz aritu gara Alvaro Embid dinamizatzailearekin. Tailerra gizonezkoei zuzendua dago.   Alvaro Embid Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak, inteligentzia emozionaleko ikastaroak eta Ukraina-Errusia egoera Hala Bedin

Gaur Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu, berak ekoitzitako eta bizitako auzolotsa berri batekin. Gaurkoa Ez-gauzak zuen izenburua. Ondoren, Alvaro Embid izan dugu inteligentzia emozionala lantzeko ikastaroak jarraipena izanen baitu datorren martxoaren 1ean. Bukatzeko, Ekai Centerreko Adrian Zelaiak Ukraina eta Errusiaren inguruan Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu,   Izenburua: Otsailaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu […]