Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, gazteak eta pornografia eta adimen emozionala

Asteartero bezala Aralar irratia bisitatzen hasi gara, bertatik Martin Juanena aritu zaigularik. Ondoren, gazteak eta pornografia izan dugu hizketagaia Jose Luis Garcia psikologo eta sexologoarekin, berak ostegunean emanen duen ikastaroa aitzakitzat hartuta. Bukatzeko, gaur hastekoa den adimen emozionala ikastaroa ekarri nahi izan dugu Alvaro Embid lagunarekin izandako solasaldia bergogoratuz. Izenburua: Azaroaren 16ko saioa Iraupena: 2 […]

Adimen emozionalen inguruko ikastaroa eginen da Auritzen datorren azaroaren 16 eta 23an

Alvaro Embid, komunikazio ez biolentoan eta konfiktoen erresoluzioan formatzailea, izanen da ikastaroa emanen duena. Gaur berarekin egoteko aukera ez dugu galdu eta jakin izan dugu zertaz ari garen adimen emozionalaz ari garenean. Adimen mota hau lantzeak dakartzan onurak ere landu ditugu bide batez. Gizonezkoei bideratuta dagoen ikastaroa doakoa da eta Auritzen emanen da azaroaren 16 […]

Egun On, Auñamendi! Adimen emozionala sustatzeko tailerrak eta Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaurkoa adimen emozionalaz eta maskulinitateaz aritu gara Alvaro Embid lagunarekin. Ondoren, Irrintzi Dorrera joan gara Euskalerria irratira Haritz Pascual lagunak kronika egin zezan. Bukatzeko, Lesaka aldera jo dugu Xorroxin irratira Julen Zelaietak bertako azken berriak ekar zitzan. Izenburua: Azaroaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko