Aste honetarako deialdi bi luzatu dituzte zonaldearen defentsan eta Siemens Gamesako langileei sustengua adierazteko.
Deialdi horietako bat atzoko asanblada informatiboa eta mosaiko erraldoia izan ziren. Ehundaka lagun batu ziren Merkatuko plazan lantegiaren itxieraren inguruko azken berriak ezagutu eta deialdi berriak ezagutzeko. Bertan plataformako bi kide eta langile komiteko batek hartu zuten hitza, lanpostuen defentsa irmoa egiteko deia luzatuz, defentsa horren bitartez ere zonaldea defendatzen baita.
Bukatzeko, larunbateko deialdia barnebiltzen duen pankarta erraldoi bat inguratuz eta Agoitzaldea bizirik oihuen artean atera zuten argazkia. Larunbatean (Uztailak 25) zita berri bat arratsaldeko 19:00tan Gamesa Agoitzetik.