#GamesaEzItxi Irati Bizirik plataformaren aurkezpena egin zuten atzokoan

Aste honetarako deialdi bi luzatu dituzte zonaldearen defentsan eta Siemens Gamesako langileei sustengua adierazteko. Deialdi horietako bat atzoko asanblada informatiboa eta mosaiko erraldoia izan ziren. Ehundaka lagun batu ziren Merkatuko plazan lantegiaren itxieraren inguruko azken berriak ezagutu eta deialdi berriak ezagutzeko. Bertan plataformako bi kide eta langile komiteko batek hartu zuten hitza, lanpostuen defentsa irmoa […]

Egun On, Auñamendi! Murga ETB1en, Gamesa Ez itxi testigantzak eta Hiriburun euskaraz ikasteko eskubidea

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu, Murga Sailburuak eta ETB1 hizpide izan ditu bere hitzartzean. Ondoren, Agoitzeko Siemens Gamesako langileen testigantzak izan ditugu, oinez jan baitira Iruñera. Bukatzeko,  Naiz irratiko lagunek Alain Hiriart Hiriburuko auzapezari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Gamesa EZ ITXI gaueko martxa egin dute langileek

Gaur goizaldeko 3tan irten dira 60 langile inguru Agoitzeko lantegitik Iruñera buruz. Bertan izan gara euren testigantza jasotzen. Egoera zaila bizi dutela adierazi diguten arren gizarteak ematen dien sustengua makulu bikaina dela bidea egiteko aipatu digute. 10ak pasata iritsi dira Parlamentu aurrera eta bertan kontzentrazio egiten mantendu dira. Gaur Uztailak 23 arratsaldeko 19:00tan asanblada informatiboa […]

Irati Bizirik, Siemens Gamesako lanpostuak defendatzeko herri plataforma

Gaurkoan Agoitz aldera jo dugu Siemens Gamesako egoeraz elekatzeko. Horretarako bertako kidea den Iñaki Itoiz izan dugu gurean. Berak azaldu dizkigu nolatan eman ziren enpresa ixteko erabakiak eta baita Agoitzen zein egoera bizitzen ari duten kontatu ere. Aste honetan bi deialdi luzatu dituzte, bihar asanblada informatiboa eta mosaikoa eta larunbatean manifestazio batetara. Langileek sinadura bilketa […]

Egun On, Auñamendi! Urmuga ekimena, Erronkari eta Gamesa Agoitz

Gaur Jose Miguel Zeberiorekin hizketan hasi gara, bera baita Urmuga ekimenaren garatzaileetako bat. Ondoren Juan Pito bentara gerturatu gara Julian Gabas lagunarekin egotera. Bukatzeko Gamesa Agoitzeko egoeraren berri eman dugu ezin izan baitugu langileekin egon.. Izenburua: Uztailaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Agoitzeko Siemens Gamesako langileei babesa adierazi diete hainbat eragile eta toki entitatek

Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia ixtea erabaki zuen ekaina amaieran 239 langile kalean utziz. Ezkeroztik, hainbat ekinbide eraman dituzte aurrera enpresako komitetik eta esanguratsuena uztailaren 11n Iruñean izanen den mobilizazioa izango litzateke. Honen aurrean, Agoitzeko hainbat eragilek, udalak eta zonaldeko hainbat toki entitatek euren babesa adierazi diete langileei eta Agoitzen burutu den prentsaurrekoan mobilizaziorako deialdia […]