#GamesaEzItxi Irati Bizirik plataformaren aurkezpena egin zuten atzokoan

Aste honetarako deialdi bi luzatu dituzte zonaldearen defentsan eta Siemens Gamesako langileei sustengua adierazteko. Deialdi horietako bat atzoko asanblada informatiboa eta mosaiko erraldoia izan ziren. Ehundaka lagun batu ziren Merkatuko plazan lantegiaren itxieraren inguruko azken berriak ezagutu eta deialdi berriak ezagutzeko. Bertan plataformako bi kide eta langile komiteko batek hartu zuten hitza, lanpostuen defentsa irmoa […]

Gamesa EZ ITXI gaueko martxa egin dute langileek

Gaur goizaldeko 3tan irten dira 60 langile inguru Agoitzeko lantegitik Iruñera buruz. Bertan izan gara euren testigantza jasotzen. Egoera zaila bizi dutela adierazi diguten arren gizarteak ematen dien sustengua makulu bikaina dela bidea egiteko aipatu digute. 10ak pasata iritsi dira Parlamentu aurrera eta bertan kontzentrazio egiten mantendu dira. Gaur Uztailak 23 arratsaldeko 19:00tan asanblada informatiboa […]

Egun On, Auñamendi! Irati bizirik plataforma, Karrape irratia eta Zalduako indusketa lanak

Gaurko saioa Agoitzen hasi dugu. Bertan Irati Bizirik plataformako kidea den Iñaki Itoizekin izan gara Gamesa Agoitzen ingurukoetaz mintzatzen.  Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletarengandik bertako kronika jasotzera. Bukatzeko, Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal izan dugu Zalduako indusketen inguruko berriak ekartzen. Izenburua: Uztailaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Irati Bizirik, Siemens Gamesako lanpostuak defendatzeko herri plataforma

Gaurkoan Agoitz aldera jo dugu Siemens Gamesako egoeraz elekatzeko. Horretarako bertako kidea den Iñaki Itoiz izan dugu gurean. Berak azaldu dizkigu nolatan eman ziren enpresa ixteko erabakiak eta baita Agoitzen zein egoera bizitzen ari duten kontatu ere. Aste honetan bi deialdi luzatu dituzte, bihar asanblada informatiboa eta mosaikoa eta larunbatean manifestazio batetara. Langileek sinadura bilketa […]