2020an argia ikusitako Sans Nom Sarea dokumentalaren bitartez izanen da eta bertan izanen dugu besteak beste lan honen zuzendaria izandako Beñat Iturrioz. Mendibe eta Orbaitzeta arteko ihes-sarea nolakoa zen azaldu eta bertako protagonisten ahaideekin sortutako lana da eta hori bera ikusi ahalko da larunbata honetan(Abuztuak 26) arratsaldeko 18:00etan Orbaitzetako Kultur Olan. Hau aprobetxatuz Beñat Iturrioz zuzendariarekin egotea lortu dugu proiektua hobe ezagutzeko.
Beñat Iturrioz Irati Irratian: