Agoitzek historian izandako garrantzia nabarmentzeko zita izanen da larunbatean

Studio LaPlazak eta Navarraizek elkarlanean sortutako ekimena dugu larunbata honetakoa. Agoitzen bisita gidatu bat eta sormen elkartze bat antolatu dut Agoitzek historian izandako garrantziaz jabetu eta hura nabarmentzeko. Ekimen honen gidari izanen dugu Iñaki Zugarrondo Navarraizeko kidea. Bigarren partean liburu bat idazterako orduan eman beharreko pausuak landuko dituzte sormen topaketa baten bitartez.

Navarraize Nafarroako historia bisitari zein bertakoei gerturatzea du helburu. Badira urte batzuk Iñaki Zugarrondo lan horretan dabilela. Iruñean izan ditu bezero edo hartzaile gehienak baina baita beste tokitan egin izan ditu bisitak ere.

Ekimenaz solasean izan dugu gaurkoan Iñaki Zugarrondo bera. Berak azaldu digu apur bat larunbatean izanen dena.

Gogoratzen dizuegu leku mugatuak direla eta berez tokien erreserba egitea nahitaezkoa da.

Izen emateak : Studio LaPlaza formularioa /682 770 924

 Iñaki Zugarrondo Irati Irratian

Iruzkindu