Lehen sektorean ezartzeko dauden laguntzak eta neurriak azaltzeko bilkura bihar Aribeko Aezkoako Etxean.

INTIAko Maria Ancin eta Ana Garcia etorriko zaizkigu Aribera lehen sektorean ezartzeko dauden betebehar eta laguntzak aurkeztera. Hainbat alorretan aldaketak daudenez tokian toki horrelako bilkurak egitea hobetsi dituzte eta Erriberrin egon ondotik gurera datoz azalpenak eman eta zalantzak argitzera. Hau aprobetxatuz beraiekin izan gara gaurkoan azaldu dezaten zein helburu dituen biharko bilkura horrek.

 

Informazio gehiago izanen duzue info@gupirinioa.eus helbidean.

 

 

INTIAko Ana Garcia eta Maria Ancin Irati Irratian

Iruzkindu