Palestinaren aldeko mobilizazioa izanen da ostiralean Agoitzen

Urriaren 7tik hona areagotutako borrokek Israelen partetik 30000 palestinar erailtzea ekarri du, zeinak horietatik 12000 haur izanen liratezke eraildakoak, baina Palestinaren okupazioa 1948tik hona darabilen arazoa da. Gutxi batzuk gerra deitu ohi diote baina gehienen ustetan genozidio baten aurrean geundeke, egunero egunero areagotzen den genozidioa alegia. Honi aurre egiteko badira zenbait elkartasun keinu eta horietako bat izanen da ostirala honetan arratsaldeko 18:00etan izanen den mobilizazioa , Agoitzen burutuko den “Paremos el genocidio en Gaza” lemapean izanen den manifestaldiarekin. Guzti honetaz solastu gara antolakuntza lanetan dabilen Sergio Ozkoidi lagunarekin.

Mobilizazioaz aparte Palestinaren aldeko dinamikak sustengatzeko diru bilketa abiaraziko dute antolatzaileek.

 

 

 

Sergio Ozkoidi Irati Irratian

Iruzkindu