Lehen sektorean ezartzeko dauden laguntzak eta neurriak azaltzeko bilkura bihar Aribeko Aezkoako Etxean.

INTIAko Maria Ancin eta Ana Garcia etorriko zaizkigu Aribera lehen sektorean ezartzeko dauden betebehar eta laguntzak aurkeztera. Hainbat alorretan aldaketak daudenez tokian toki horrelako bilkurak egitea hobetsi dituzte eta Erriberrin egon ondotik gurera datoz azalpenak eman eta zalantzak argitzera. Hau aprobetxatuz beraiekin izan gara gaurkoan azaldu dezaten zein helburu dituen biharko bilkura horrek.   Informazio […]

Balio natural handiko sega-belarretarako baliabideak dakar Nekazaritzarako Politika Bateratuak

Nekazaritza eta Abeltzaintzaren inguruko diru-laguntzen parte nabarmen bat Nekazaritzarako Politika Bateratuan dute oinarri. 2024. urte honetan balio natural handiko sega-belarren inguruko esleipena bat dakar, hala adostu baitute ingurumena zaintzen duten horiek saritzeko asmoz. Berritasun guzti hauek GAN-NIKeko kidea den Silvia Zabalza Armendarizek azaltzen dabil hainbat hitzaldi emanez. Bihar (urtarrilak 19) Ariben, astelehenean (urtarrilak 22) Ezkarozen […]

NNPEK-ak lehendakari berria estreinatu eta EKOmerkatua ekarriko du larunbatean

Produktore ekologikoen kontseilua dugu NNPEK. Inolako gehigarririk gabe sortu edo landutako produktoen zilegitatzerako erakundea eta aste honetan euren lehendakaritzan aldaketa izan du, Edorta Lezaunek Miren Otxotorenaren esku utzi baitu kargua. Gainera, otsaileko lehen asteburua izanik EKOmerkatua antolatu dute Iruñeko Geltokin. Hau guztiaz solasteko Kattalin Barberrekin izan gara gaurkoan. Kattalin Barber Irati irratian

Egun On, Auñamendi! EHNErekin NPBaren inguruan,Mugazgaindiko gazteri foroa eta Erronkariko kronika.

Gaurkoa EHNE sindikatuko Patxi Zabaltzarekin hasi gara Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan solasten. Ondoren, Mertxe Vilches eta Josu Laguardia izan ditugu Gazteriaren Mugazgaindiko foroaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Erronkariko ibarrean dagoen Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasek bere kronika pasa zezan. Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

EkoLocal, Applikate enpresak garatutako nekazari eta abeltzainendako erreminta berria

Gaurkoan teknologia lehen sektorearen mesedeetara jarri dugu. Ostiralean argitaratu zuten EkoLocal aplikazio berria Applikate-ko lagunak. Aplikazio honek ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubia egiteko jaioa da eta jada 5000 bisita jaso ditu eta 700 pertsona erregistratu dira aplikazioan. Horretaz solasteko Joselu Ciarekin izan gara eta berak argitu digu zertan datza doako den erreminta berri hau. Nola […]

Zinelur, elikadura eta nekazaritza lantzen dituen zinemaldia Iruñean

Zinelur elikadura eta nekazaritzari buruzko dokumentalak lantzeko zinemaldia da, gaur hasi eta hiru egunez Iruñean Nafarroako filmotekan eskainiko dutena. Guk Juanma Intxaurrandieta elkarrizketatu dugu Intia Reyno Gourmeteko arduraduna. Elkarrizketa entzuteko.