Larunbata honetan 262. mugarrian Baretouseko eta Erronkariko agintariek hitzordua dute bi bailaren arteko bakean berresteko. 1375. urtetik dokumentatua dagoen ohitura honek Hiru Behien Zerga deritzaio eta urtero uztailaren 13an ospatzen da. Bertan “Pax Avant” formula erabiliz eta eskuak elkarri emanez berretsi eginen dute bi bailaren arteko bakea. Honen inguruan solasean izan gara Carlos Anaut Izabako alkatearekin.
Carlos Anaut Irati Irratian