Ostiralean abiatuko du Irkus Robles Ajangizek bere margolanen erakusketa Auritzen

7 urte zituela irabazi zuen lehendabiziko margolan lehiaketa eta honen ostean bere aitak akuarela batzuk oparitu zizkion margolari senari eutsi ziezaion. Ezkeroztik disziplina desberdinetan aritu bazen ere 1973an eskaini zuen Bilbon bere lehendabiziko erakusketa. Euskal Herriko paisaia edota gaiak jorratu dituen arren izan ditu margolanak beste toki eta gaietan oinarritutakoak. Ostirala honetan berriz ere jarriko ditu ikusgai bere margolanak Auritzeko kultur etxean Garaitzeko Asi elkartekoek gonbidaturik zeinetan 18 bat artelan izanen diren ikusgai. Bere bizitzaz eta erakusketaz solastu gara Irkus Robles Ajangiz artistarekin.

 

 

Irkus Robles Ajangiz Irati Irratian

Iruzkindu