Larrialdi zerbitzua Iratin behar den bezala ezartzeko eskaria burutzeko bilkura deitu du Aezkoako Batzarre Nagusiak

Arazo historiko bati erantzuna exijitu nahiean Aezkoako Batzarre Nagusiak bilkurarako deialdia burutu du, Iratin larrialdi zerbitzuekiko komunikazioa ezartzeko premiarekin. Urte luzeetan Irati oihana deritzon inguruan estaldura ezak larrialdiak gertatu izan direnean komunikazioa erabateko ezintasuna izan da nagusi. Saiakera txiki batzuk izan diren arren gaur egun ezin da larrialdi deirik egin inguru horretan. Hainbat erreklamazio jarri dituzten arren ez zaio eskariari erantzuten, bertara estaldura eramatea ekonomikoki eraginkorra ez dela argudiatuta. Arazo honi erantzun diezaioten exijitzeko Aezkoako Batzarre Nagusiak bilkura deialdia egin du eskaera bateratu bat egin nahiean. Honen inguruan solastu gara Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenorekin.

 

 

 

Karlos Bueno Irati Irratian

Iruzkindu