Larunbata honetan mobilizatzera deitu du Sare Herritarrak euskal gizartea. Gaur gaurkoz badiraute neurri eszepzionalak pairatzen dituzten presoak, nahiz eta dispertsioarekin amaitu den. Elkarbizitza, konponbidea eta bakearen bidean urrats gehio behar direla ikusita antolatu dute Bilboko urteroko zita “Behin betiko. Bakea, elkarbizitza, konponbidea” lemapean eta honekin bat egiten duten lagunei mobilizatzeko deia zabaldu dute. Gartzeletako eta erbesteko egoeraren errepasoa eta larunbateko mobilizazioaren nondik norakoak landu ditugu Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin.
Mikel Mundiñano Irati Irratian
Mobilizazioaren aurkezpen spot-a