Azaroa bete ekitaldi izanen dute Agoitzen Emakumeenganako indarkeriaz jabetu eta hauxe bera salatzeko

Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izaki herriz herri antolatu izan ohi dituzte ekimenak indarkeriaz jabetu eta hori bera salatzeko. Agoitzen urriaren 31an hasi ziren Pamela Palencianoren “Si es Amor no duele” liburuaren inguruan solasaldi bat eginez eta bakarrizketa bat antzeztuz DBH 3. mailako ikasleekin. Honek segida izanen du aste honetan erakusketa eta proiekzio eta […]

Martxoa bete aldarri eta ekimenaz Agoitzen Emakume Langilearen Nazioarteko eguna kari

Aurten ere Martxoa bete ekimen eta aldarriz izanen da Agoitzen, Berdintasun batzordeak eta Brazalete morearen asanbladak antolaturik. Martxoaren 8 Emakume Langilearen Nazioarteko eguna izanik hilabete osoa berdintasuna eta zaintza sistema publiko baten aldeko aldarriak izanen dira nagusi. Egitaraua errepasatzeko Agoitzeko Berdintasun eta Osasun zinegotzaia den Alicia Zunzarren Garcia izan dugu gurean.         […]