Donejakue bidea eta ondarea ardatz harturik jardunaldiak antolatu dira Orreagan eta Donibane Garazin

Aste honetan zehar hainbat elkartek antolaturik Orreagako Itzaindegian solasaldi sorta bat izanen dira Done-jakue bidearen inguruan. Elkarte horien artean Bi Nafarren elkartea dugu zeina mugaz bi aldetako Nafarroak batu nahi dituen amankomuneko ekimenak sustatzen. Honela Donibane Garaziko udaletxearekin eta Tears Navarre elkartearekin ondarearen inguruko jardunaldiak antolatzen ibili dira asteburu honetarako. Guzti honen inguruan aritu gara […]

Nafarroako Pirinioetako etorkizunari ateak irekitzen jarraitzeko udako ikastaroa antolatu dute Bi Nafarroa elkarteak eta NUP-ek

Bi Nafarroak elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak beste behin hirugarren urtez bere begiak eta gogoak Pirinioetan jarri dituzte eta honen etorkizunari ateak irekitzen jarraitzeko asmoarekin udako ikastaro berri bat antolatu dute larunbata honetarako Otsagabian. 3. edizioa izanen da Pirinioetan holako kontu bat antolatzen dutela eta aurrekoek izandako arrakasta erdietsi nahi dute. Ikastaroaren inguruan Begoña Lopez […]

Nafar Pirinioetako etorkizunaz hausnartzeko jardunaldiak izanen dira Auritzen larunbatean

Bi Nafarren elkarteak eta NUPek antolatuta Nafar Pirinioa: Etorkizunera irekitako atea jardunaldiak eginen dituzte larunbatean Auritzen. Bertan solasaldi eta mahai-inguruak izanen ditugu bertako zein kanpoko hizlariekin. Honen inguruan Bi Nafarroen elkarteko Begoña Lopezekin landu dugu gaurko saioan. Ikastaroan izena eman nahi izanez gero hemen duzue Jardunaldien Webgunea Begoña Lopez Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Aezkoako mendietan izandako ekintza bandalikoak eta Auritzeko jardunaldiak

Saio honetan Aralar irratira bueltatu gara Martin Juanenak bertako kronika pasa zezan. Ondoren, Karlos Bueno Aezkoako Lehendakaria izan dugu gurean Aezkoako mendietan izandako ekintza bandalikoen inguruan solasean. Bukatzeko, Bi Nafarren elkarteko Begoña Lopez izan dugu larunbatean Auritzen izanen diren jardunaldien inguruan elekatzen. Izenburua: Irailaren 6ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko