Erroko Etxea elkarteak bere 50.urteurrena ospatuko du larunbata honetan

1976an zenbait erroibartarrek ikusita Mezkiritzeko Herriko Txokok zer nolako bizia ematen zion herriari, Erron bertze elkarte bat sortzeko eskaera egin zuten. Hor hasi zuen bere ibilbidea Erroko Etxea elkartea, urte luzeetan zehar hainbat ospakizun et bilkuren bultzatzaile baina batez ere Erroibarko bizilagunen topaleku. Erroibar diogu ze bazkideak ez dira soilik Erro herrikoak, badira Orondritz, Loizu, […]

Nafarroako Bertsolari Txapelketaz aritu gara Erroko bertsolari handiarekin, Fernando Ziganda

Julio Sotok jantzi zuen txapela inoizko finalik jendetsuenean. Zortzi bertsolari gazte aritu ziren kantuan eta lehian igari den larunbatean Iruñeko Anaitasunean. Finalaz, txapelketaz eta bere ibilbideaz mintzatzeko Fernando Zigandarekin izan gara, Pirinioetako bertsolaria.             Fernando Ziganda Irati Irratian:

Urriaren 7an abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Nafarroako Bertsozale elkarteak pasa den larunbatean Atarrabian aurkeztu zuen 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Bertan 24 bertsolarik hartuko dute parte, 19 gizonezko eta 5 emakumezko hartuko dute oholtza lau final-laurdenetan. Horien artean izanen dugu Fernando Ziganda Urdanpilleta erroibartarra. Horretaz gain, 3 final-aurreko izanen dira zeina bat Agoitzen burutuko da. Final handia, ohikoa den moduan Iruñeako Anaitasuna […]