Denboraldi irekiera bikaina izan du Larra-Belagua eski estazioak

Abenduaren hasierako elurteak giro polita sortu du eski estazioetan aritzea gustoko dutenendako eta hala izan da kanpainaren irekiera Larra-Belaguako estazioan. Eguraldia oso alde ez eduki arren jende ugari hurreratu da La Contiendan ,Ferialen eta Bago-maltan eskiatu edota ibiltzeko. Hau aitzakitzat hartuta bertako zuzendaria den Julen Garjonekin izan gara gaurkoan.   Informazio gehiago : Larra Belaguako […]

Asteburu honetan ospatuko da 29. Larra-Larrau txirrindula martxa

Aurten Larra-Larrauk bere 29. edizioa biziko du, antolaketa Larra Belagua estaziokoek lehendabizikoz izanen dutelarik. 100 eta 146km luzedun bi ibilbide izanen dituzte txirrindula martxako parte-hartzaileek eta ikusi beharko da eguraldia lagun izaten duten. Momentuz 840 lagun daude izena emanda oraindikan ere izen ematea irekia dutelarik. Hau guztia kontatu digu Larra-Belagua estazioko zuzendaria den Julen Garjonek. […]

Larra-Belaguak La Rabassa-Naturland estazioarekin hitzarmena erdietsi du euren erabiltzaileei eskaintza berezi bat egiteko

Akordioa aitzakitzat hartuta jo dugu Larra Belagua eski estaziora, Julen Garjon bertako zuzendariarekin egotera. Berak azaldu digu zertan datzan akordio honek ahalbidetzen duena, La Rabassa estazioa ezagutzeko aukera ematen die denboraldiko pasea duten horiei. Bestalde, etorkizun hurbilean diren ekimenak ere errepasatu ditugu bere laguntzaz. Informazio guztia duzue Larra-Belagua estazioaren webgunean Julen Garjon Irati Irratian

Larra-Belaguan eskia eta raketak egiteko prest!

Leinabentuaren 25ean ireki zituen El Ferialek bere instalazioen bortak, eta erran daiteke, igari den asteburuan hasi zela benetan eski-sasoia Belaguan, elur goxo eta iguzkia lagun. Oraingoz La Kontiendan eskiatu daiteke soilik, eta erraketak El Ferial alderdian, ez baita aski elur sektore hau zanpatzeko. Eguraldiari begira daude Larra-Belaguan, elurra noiz jauziko zai eta horrela, pista gehiago […]