Larra-Belaguan eskia eta raketak egiteko prest!

Leinabentuaren 25ean ireki zituen El Ferialek bere instalazioen bortak, eta erran daiteke, igari den asteburuan hasi zela benetan eski-sasoia Belaguan, elur goxo eta iguzkia lagun. Oraingoz La Kontiendan eskiatu daiteke soilik, eta erraketak El Ferial alderdian, ez baita aski elur sektore hau zanpatzeko. Eguraldiari begira daude Larra-Belaguan, elurra noiz jauziko zai eta horrela, pista gehiago […]

Egunon Auñamendi! Sorogaineko besta, Auritzeko feriak eta Belaguako berriak

Sorogaineko besten inguruan egin dugu lehenengo elkarrizketa antolatzailea den Aurizberriko Aitorrekin. Auritzen Joxepe Irigarai alkatea 1305. urtetik ospatzen den feriari buruz mintzatu zaigu eta Auritz margotu duten kuadroen liburua ere aurkeztu digu. Erronkari aldean berriz Belaguako berriak izan ditugu hizpide Venta Pitoko Julian Gabasekin. Izenburua: Irailaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko