Asteburu lasaia eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andres ( @Noainmeteo ) lagunaren eskutik

Inguruaz gozatzeko parada eman digu asteburuan izandako eguraldiak, amaieran euria egin duen arren. Honen errepasoa egin dugu David de Andres lagunarekin. Horren ostean aste hasierarako zein eguraldi izan dugun komentatu digu.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera gorabeheratsua izan dugu eguraldi aldetikan David de Andres lagunarekin errepasatu dugun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara zeinetan egonkortze aldera eginen duen.        David de Andres Irati irratian

Garraldako ikasleek eskolako berriak emanen dituzte maiatzean ostiralero

Izugarri pozten gaitu Garraldako Eskolako lagunekin elkarlanean aritzea, iaz Galuzerritako lagunak izan genituen eta maiatza honetan beste batzuk izanen ditugu gurean. Eskolako berriak, elkarrizketak, Ikasgaien aurkezpenak, gustoko kontuen inguruko azalpenak,… ekarriko dizkigute astero. Gaur ikasbidaian egondako ikaskideak izan dituzte elkarrizketatuak, ikasbidaiaz, ikasgaiez eta etorkizunaz mintzatu direlarik. Milesker lagunak, zuen hurrengo ekarpena entzuteko gogoz geratzen gara. […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Erdi gaixo eta lanean topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina Aurizberriko Liburutegian. Gaurkoan aipatu digu Liburuaren egunaren bueltan zenbait kontu atzeratu dituztela eta ez dutela zoritxarrez behar bezala ospatu, baina iritsiko dira aktibitateak. Horren ondotik gonbidapena luzatu digu bertaratu eta bertan dauden istorio eta liburuetaz zipriztintzera. Mari Mar Agos Irati Irratian: