Gaur estreinatuko du Oizeder Mayok Onki Xin bideopodkast berria

Gaztea irratian eta Conquisean lanean ikusi dugun kazetaria dugu Oizeder Mayo. Aita urzainkiarra duen laguna izanik beti atxiki du Erronkaribarrekin lotura eta hasiera batean argi zuen bere proiektu berri honek Onki Xin izena izan behar zuela lotura honen erakusle. Bideopodkast berri honek kultur arloan jardun egiten duten pertsona esanguratsuak izanen ditu elkarrizketatu. Bi astetan behin […]

Eskolako berriak, kirolak, Saioa Erdozain harakinari elkarrizketa eta hamaika kontu Garraldako ikasleen eskutik

Aurreko astean estreinatu genuen kolaborazio berri hau, bertan Garraldako DBHko ikasleek euren berriak, proiktuak, lanak eta elkarrizketak dakarzkigute maisuki gainera. Gaur hamaika kontu ekarri dizkigute, berriak, kirolak, elkarrizketak, esaerak eta kanta eskakizunak tartea direlarik. Harrobi majoa dugu irratigintzan ikasle hauen ekarpena ikusirik. Milesker berriz ere lagunak!   Garraldako ikasleak Irati Irratian

Garraldako ikasleek eskolako berriak emanen dituzte maiatzean ostiralero

Izugarri pozten gaitu Garraldako Eskolako lagunekin elkarlanean aritzea, iaz Galuzerritako lagunak izan genituen eta maiatza honetan beste batzuk izanen ditugu gurean. Eskolako berriak, elkarrizketak, Ikasgaien aurkezpenak, gustoko kontuen inguruko azalpenak,… ekarriko dizkigute astero. Gaur ikasbidaian egondako ikaskideak izan dituzte elkarrizketatuak, ikasbidaiaz, ikasgaiez eta etorkizunaz mintzatu direlarik. Milesker lagunak, zuen hurrengo ekarpena entzuteko gogoz geratzen gara. […]