23 proiekzio eta 1500 ikusleen langa gaindituta balorazio bikaina egin dute Auñamendi Zinema proiektuaz
Garaitzeko Asik eta Elutseder elkarteak aurrera eramandako eta Auritzeko zein Erroibarko udalen kolaborazioarekin apirilean hasi zuen bere ibilbidea Auñamendi Zinema proiektua. 23 proiekzio burutu dituzte eta 1500 ikusletik goiti izan dituzte osotara, nabarmenduz zer nolako beharra zegoen horrelako proiektu bat edukitzeaz. Yegua labur-metraiaren proiekzioan eman zuten hilabete hauen balorazioa, erabat positiboa izan dela argiki esanez. […]