Landa eremuko ekinbide eta jakintzen gida prestatzeko deia

Kadiz, Kastelloneko eta Nafarroako landa eremuetan dagoen jakintza eta komunitatea jaso nahi du Kadizeko, Kastelloneko eta Nafarroako Unibertsitate publikoek abiarazitako Resina Rural egitasmo honek. Hiritarrei gerora herrietan egiten diren ekinaldi positibo hauek gida baten bitartez erakutsi eta beren bizitzetan txertatu ditzaten. Nafarroan Pirinioa aukeratu dute lanketa hau egiteko komunitate izaera hori mantendu egiten baita bertan, […]

Otsaileko errepasoa eta aste hasierako eguraldia David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Otsaila heze eta epela izan dela adierazi digu David de Andres lagunak. Ohi baino prezipitazio egun eta kantitate gehiago jasota ere tenperatura ohi baino beroagoa izan dela alegia. Horren ondoren aste hasierako eguraldiiaren iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Asteburuko eguraldia eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Behingoagatik eguzkia ikusi izan dugu zeruan asteburuan urte hasieratik gertatzen ez zena, hori bera landu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu, eguraldi antiziklonikoa nagusitu eginen delarik.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldia eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguraldi aldrebestua beste behin ere astean zehar izan duguna eta hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren asteburuko eguraldiarekin sartu gara, behingoagatik eguraldi egonkorra izanen dugularik.        David de Andres Irati irratian

Oriana borraska eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Oriana borraska izan dugu ihauterietako asteburuarne protagonista,  David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Urte hasiera hezea dugu hauxe, Ezkarozen jasotako datuei erreparatuta urtarrilean 205l batu direlarik eta otsailean 220l batu dira jadanik. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Asteburuko euriak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Prezipitazioek ez dute etenik izan asteburuan eta astelehenean David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Hau ibai atmosferiko baten eragina da eta fronteak bata bestearen atzetik dakarzkigu. Aste hasiera honetan berdin jarraituko eginen du.        David de Andres Irati irratian

Asteburuko eguraldiak utzitako berriak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Eguraldi aldetik asteburu mugitua izan dugu eta halakoak ditu gustoko David de Andres gure lagunak. Hasieran asteburuak utzitako kuriositate zenbait landu ditugu eta ondoren asteuruko iragarpenarekin sartu gara.    David de Andres Irati irratian