Ritual 2023ren ondorioak eta Ritual 2025 gaztea proiektua aurkeztuko dute gaur Agoitzen

Kati Leatxe Aristuk eta Rut Iturbide Rodrigok gidatutako proiektuak ditugu bai Ritual 2023 eta baita Ritual 2025 gaztea, azken honetan Estitxu Larrea diseinatzaileak pisu handia izango duelarik. Emakumeen testigantzak, bizipenak, anekdotak, … beraiek kontatuta eta Pirinio eta Aurre-Pirinioan kokatuta. Lehen Ritualen ondorioak aurkeztuko dituzte gaur bertan izandako sortze ekimenetan eratutako baliabideak lagunduta eta baita 2025-eko […]

Ritual proiektuari amaiera festa eskainiko diote larunbatean Zanduetan

Lan itzela egin dute aurre-pirinioko emakumeekin Ruth Iturbide Rodrigok eta baita Kati Leatxe Aristuk ere. Euren bizipenak jaso eta baita tailerren bitartez bizipen horiei irudia nola eman landu ere. Informazio guzti hori proiektuaren webgunean (www.karekinkultura.com) izanen da eskuragarri. Proiektu honek amaiera ezinhobea izanen du Ritual jaialdiarekin, zeina larunbata honetan izanen den Zanduetan. Hau aitzakitzat hartuta […]