Amatxi Maitia liburuaren aurkezpena izanen da gaur Ariben

Apirilean Agoitzen aurkeztu bazuten ere Kati Leatxe Aristu eta Estitxu Larrea Leatxe Amatxi Maitiaren aurkezpen birarekin darraite. Gaur Aezkoako Gazte Asanbladakoak bidelagun dituztelarik burutuko dute eleberriaren aurkezpena.  Amatxi Maitia Ritual proiektutik eratorritako gazteei zuzendutako eleberria da, 15 urteko Iradi gaztea protagonista delarik. Ritualen jasotako zenbait istorio eta kontakizun harilkatzen ditu eleberriak eta emakumeek bizitakoak bikain […]

Aurrepirinioko emakumeen istorioak harilkatuta Amatxi Maitia eleberria aurkeztuko dute Agoitzen

15 urteko Iradi gaztea protagonista duen eleberri honek Ritualen jasotako emakumeen ixtorioak biltzen ditu gazteei zuzendutako nobela baten antzera. Kati Leatxe Aristuk maisutasunez harilkatu ditu istorioak eta aurre-pirinioko edozein herritan koka daitekeen nobela gauzatu du. Ilustrazioa Estitxu Larrea Leatxek egina izan da, hasiera batean ilustrazioak indarra hartu bazuen ere, kollage eta garaiko argazkiekin jolasten atondu […]