Sorogaingo aterpea errentan hartzeko epea zabalik

Erroibarko udalak Sorogaingo aterpea errentan hartzeko eskakizunak aurkezteko epea zabaldu du. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko martxoaren 21ean, 14:00etan, bukatuko da.

Lau urterako alokatuko du udalak taberna-jatetxea eta aterpea dituen eraikina, eta horretarako baldintzak lausotu ditu. Kontratatzerako garaian hostalaritza lanetan esperientzia izatea, hizkuntzak ezagutzea eta proiektuaren garapena lehenetsiko dira, diru kontuen gainetik. Lokala errentan hartzen duenak, gutxienez 50 euro ordaindu beharko ditu (lehen 150 ziren, gutxienez).

Aterpeak honako ordutegia izan beharko du gutxienez: 09:00-22:00, goi denboraldian, astean behin lokala ixteko aukerarekin. Udalak konpromisoa hartu du lehenengo sei hilabeteetan sortu daitezkeen matxurak konpontzeko, eta elurra botatzen duenean errepidea garbi mantentzeko.

Sorogaingo Aterpea errentan emateko iragarkia Nafarroako Gobernuko Kontratazio Atarian eta Udalaren web-orrian argitaratu da. Eta espedientea interesatuen eskura dago Erroibarko udaletxean, Frantziako errepidea z/g 31696.-Lintzoain (948 76 80 11).

Iruzkindu