Trapalan antzerki konpainia ezagutzen

Horrela ibili gara bertako kidea den Ariane Irure Alvarez lagunarekin, Trapalan antzerki konpainia ezagutzen. 13 urte daramatzate euren pasioa den antzerkia egiten, plazaz plaza, areto txikietan antzezten eta publikoarekin gertutasuna sentitzen. Urte guzti hauetan zehar hainbat lan egin dituzte beste hainbeste egilerekin, baina konstante bat izan da kritika soziala eta politikoa euren jardunean, Arianek adierazi digun modura.

Larunbat honetan, Orbaitzetan izanen ditugu, arratsaldeko 19:00tan udaletxean, “Cientos de Angeles” lanarekin, Sexu indarkeriaren inguruko hausnarketarako balio izango den obrarekin alegia. Ez hori bakarrik, ondoren Pardix ostatuan, Mucha Mierda taldea izango dugu kontzertua jotzen, hau dena Orbaitzeta Kultur Ekimenak sustatuta.



Ariane Irati irratian, entzun!

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu