Amejoramenduan izandako joku zikina argitzen duen dokumentalaz solasean

Asteartean 40 urte bete ziren Foru hobekuntza bozkatu zenetik. Garaian izandako joku zikinak argitzen dituen dokumentala abiatu du Nafarroa XXI ekimenak Mikel Soto gidoilari lanetan izan duelarik. Berarekin izan gara “Joku Zikina-Con las cartas marcadas” dokumentalaren nondik norakoak analizatzen baita garaian gertaturikoak ere. Orain herriz herri arituko dira dokumentala aurkezten eta asteburu honetan Agoitzen (Martxoak 17, 19 Kultur etxea), Ezkarozen (Martxoak 18) eta Erronkarin (Martxoak 19) izanen dira.

 

Mikel Soto Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.