Berritasunez beteta dator Auñamendiko bigarren antzerki zikloa

Ekainaren 4an hasiko da aurtengo bigarren Auñamendiko Antzerki Zikloa. 5 emankizun izanen dira osotara eta larunbat honetan izanen du lehen hitzordua ZuBi emankizunarekin. Ez hori bakarrik, egun osoko egitaraua betetzeko emankizunen goizetan Ibilaldi zikloa antolatu dute. Bost emankizunetarako bonuak atera dituzte, guztietara joan zaitezke 25 euro ordainduta. Lehendabiziko lau emankizunak Auritzeko Kultur etxean izanen dira eta azkenengoa Aribeko Aezkoako etxean. Honen inguruan solastu zaigu Mikel Albisu Auñamendiko Bitxiloreetako kidea.

Bonuak eskuratzeko edo informazio gehigarria jasotzeko 667 974106 telefonoan duzue aukera.

Mikel Albisu Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu