Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratietara bisita eta Auñamendiko Antzerki eta Ibilaldi zikloa

Gaurko lehen geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu bertako kronika pasatzen. Bigarrena, Euskalerria irratian egin dugu geldialdia Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan. Bukatzeko, Auñamendiko Bitxiloreetako Mikel Albisu izan dugu Auñamendiko Antzerki Eta Ibilaldi zikloaz mintzatzen. Izenburua: Maiatzaren 30eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Berritasunez beteta dator Auñamendiko bigarren antzerki zikloa

Ekainaren 4an hasiko da aurtengo bigarren Auñamendiko Antzerki Zikloa. 5 emankizun izanen dira osotara eta larunbat honetan izanen du lehen hitzordua ZuBi emankizunarekin. Ez hori bakarrik, egun osoko egitaraua betetzeko emankizunen goizetan Ibilaldi zikloa antolatu dute. Bost emankizunetarako bonuak atera dituzte, guztietara joan zaitezke 25 euro ordainduta. Lehendabiziko lau emankizunak Auritzeko Kultur etxean izanen dira […]