Ekintza bandalikoak izan dira azken egunetan Aezkoako mendietan

Bazka eremuen hertsiduren kentzea, ganaduaren edana ziurtatzen duten asken apurtzea,… izan dira azken egunetan gertatu diren zenbait ekintza. Ekintza bandalikoen ugaritzeaz arduratuta Aezkoako Batzarre Nagusiak ohar bat kaleratu zuen astelehenean, zentzudun izateari dei eginez eta ekintza hauek publikoki irmoki salatuz. Gaiaz aritu gara Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenorekin zeina adierazi digun ostiral honetan Batzarre batera deitu dutela gai hau jorratzeko.

Batzarrea ostiral honetan arratsaldeko 19tan Aezkoako etxean izanen da.

 

Karlos Bueno Irati Irratian:

 

Iruzkindu