Nafarroako Torturatuen Sareak positiboki baloratu du Euskadiko Kriminologia Institutuak egindako informea eta Nafar Gobernuari ikerketarekin jarrai dezan eskatu dio

Euskadiko Kriminologia Institutuak tortura kasuen inguruko txostena aurkeztu zion atzokoan Nafar Gobernuari. Bertan datuak esanguratsuak dira, 656 kasu aztertu dituzte, baina frogatutzat ematen dute 900 pertsona inguruk jasan dutela Tortura 1960-2015 urteen arteko epean, osotara 1068 kasu inguru izanen direlarik. Emaitza hauek jakinda Nafarroako Torturatuen Sareak prentsaurrekoa burutu zuen atzokoan eta txalotu egin zuen egindako lana nahiz eta hasiera besterik ez den gaineratu. Nafar Gobernuari ere deia luzatu zioten ikerketarekin jarrai dezan arazoaren tamaina ezagutu dezagun. Honen inguruan Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den Jorge Txokarrorekin solastu gara gaurkoan.

 

  

Jorge Txokarro Irati Irratian:

Iruzkindu