Asteburu honetan burutuko da Erronkarin eta Burgin Baratxinto Fest arteen jaialdia

3. urtea izanen da Goitibera konpainiako lagunak Baratxinto Fest jaialdia martxan jarriko dutela beste behin ere. Kale antzerki, zirku eta emankizunek zipriztinduko dituzte Erronkari eta Burgiko zenbait txoko. Bidelagun nahiko izan dituzte lan honetan eta honen ondorioz lehendabiziko Artisau Garagardoen feria ospatuko da larunbatean Xortako lagunen aportazioa dela eta. Jaialdiaz eta programaz solastu gara luze eta zabal bertako koordinatzailea den Saioa Iribarrenekin. Aurtengoan ere, 10 eurotako bono-laguntzak salduko dituzte zeinek sari zoragarriak izanen dituzten horren truke.

 

 

 

  

Saioa Iribarren Irati Irratian:

Baratxinto Fest Egitaraua:

Baratxinto-programa

 

Iruzkindu