Beroa datorrela komentatu digu David de Andresek bere iragarpenean

Beno hainbeste freskotasunaren ostean beroa dator aste hasiera honetan, asteazkena egunik beroena izanik. Hori adierazi digu David de Andresek bere iragarpenean eta hala izango da.

Iragarpena:

Astelehena (Abuztuak 7): Egun argitsua zeinetan tenperaturak igo eginen dira. Egunaren lehen orduetan haizea aldakor izanen da arratsaldean iparraldekoa ezarriko delarik.
Asteartea (Abuztuak 8):
Egun oskarbia hau ere, zeinetan gehio igoko diren tenperaturak. Haizea asteleheneko egoera berean jarraituko du, goizean aldakor eta iparraldekoa nagusitu eginen delarik arratsaldean.
Asteazkena (Abuztuak 9):
Egun argitsuarekin hasiko gara eta arratsaldea aurrera joan ahala hodeiak agertuko dira eta baliteke aukera gutxi badira ere tokian toki ekaitzaren bat sortzea. Tenperaturari dagokionez egunik beroena izanen da hego osagaiko haizeak lagunduta.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu