Gureari eusteko deia Errigorako azken kanpainan

Urtero lez hemen da Nafarroa Hegoaldeko uzta eskutik eskura Errigora kanpaina. Aurten Eutsi Gureari leloa erantsi diote, aldarrikatuz bide horri eutsi eta aurrera egin behar dela. Kanpaina honetan, kontserbak eta olioa eskatzeko aukera ematen digute, aurten gainera ardoa gehitu dutelarik. Elikadura burujabetzan ere argiak dira emandako pausuak ia produktu guztiak ekologikoan eskuratzeko aukera baitago.

Kanpainaren nondik norakoak eta eskariak nola bideratu Errigorako kidea den Haizea Lizarberekin landu dugu gaurkoan. Eskariak fisikoki, online eta telefono bidez egin litezke. Fisikoki jasotze puntuetan egin daitezke. Online egiteko Errigorako webgunean  edo Irati irratian paratutako banerraren bitartez dituzue aukera moduan. Telefonoz astelehenetik ostiralera 9etatik 13.30tara 848 871 223 telefonora deituta izanen duzue aukera.

Zonaldeko jasotze puntuak hauek liratezke:
Erronkari – Euskaltegia (Erronkari) eta Zuberrieta elkartea (Ustarroze)
Zaraitzu – Euskaltegia (Ezkaroze)
Aezkoa, Auritz, Erroibar, Artzi, Orreaga, Luzaide – Etxabarrengoa (Garralda)
Agoitz – AEK ko euskaltegia

 

 

 

Haizea Lizarbe Irati Irratian

Iruzkindu