Karekin Kulturak eta Estitxu Larrea diseinatzaileak aurrera eramandako proiektua dugu Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak. Estitxuren tesi batetik eratorritako ideia garatzen joan dira La Caixa fundazioak Innova Localek diruz lagunduta. Irati ibaiak bustitzen dituen lurraldeetara bisitatzeko eta bidaiatzeko modu kreatiboa da. Prozesu luze eta emankor honek 100 orrialdeko liburuxka eman du, bertan ibar eta herri desberdinetako informazioa helarazten du idatziz baina baita irudiekin ere. Honen aurkezpenak egiteko aurkezpen foro segida bat antolatu dute, zeinetan gai desberdinak landuko dituzten aurkezpen hauen aitzakipean. Hau aitzakitzat hartuta bi artista bikain hauekin izan gara gaurkoan. Liburuxka ez ezik Maite Garriz eta Haiak Creativasekin batera Rio Irati kantuarekin audiobisual bat prestatu dute.
Liburuxkak salgai dira jada eta aurkezpenetan ere izan dituzte salgai.
Informazio gehiago : https://karekinkultura.com/eu/innova-local-2 edo ViajeAlIrati.com
Estitxu Larrea eta Kati Leatxe Irati Irratian
Rio Irati y sus gentes abestiko bideoa: