Euskal Herriko ardo natural eta ekologikoen azoka antolatu du Biba Ardoak kooperatibak igande honetan Hernanin

2018an sortutako kooperatiba honek urteak daramatza mahastzain eta ekoizle ekologiko txikien ardoak modu zuzenean saltzen 12 mahats-zain eta beste lagunen eztabaida bat eman ostean ikusi zuen argia. Gaur egun Euskal Herri osoko 17 mahats-zain edo ekoizle txikiek osatzen dute Biba Ardoak kooperatiba. Elikadura burujabetza ortzimugan hasi ziren antolatzen ardoak modu kooperatiboan saltzen. Bide horretan hainbat dastaketa antolatu dituzte eta baita azokak ere, aurtengoa 3. edizioa izanen dela. Edizio honetan, Donostitik Hernanira mugituko dute azoka zeina bertan dagoen Diametro 200 txoko gastronomikoan izanen den. Guzti honetaz solastu gara Biba Ardoak kooperatibako koordinatzaile eta zuzendaria den Arturo Villanuevarekin.

 

Informazio gehio topatuko duzue BIBA ARDOAK webgunean

 

Arturo Villanueva Irati Irratian

Iruzkindu