Presoen etxeratze bidea hauspotzeko kalejira eginen du Sare Herritarrak bihar Iruñean

10 urte bete berri dituen Sare Herritarrak bere udako kanpainari hasiera emanen dio Iruñean antolatutako kalejirarekin. Preso, deportatu eta iheslaririk gabeko eta elkarbizitzan oinarritutako gizarte bat helburu deialdia luzatu dute uztailaren 4ean arratsaldeko 19:30tan kalejiran parte-hartzeari. Urrunketa politika amaituta ere oraindik badiraute salbuespen neurriak euskal preso politikoengan eta hortan jarri nahi dute arreta. Honen inguruan elekatu gara gaurkoan Sare Herritarrako Mikel Mundiñano lagunarekin.

 

 

 

Mikel Mundiñano Irati Irratian

Deialdirako prestatutako bideoa:

Iruzkindu