75 bat txirrindularik hartuko dute parte Kontrabandisten Ibilbidea BTT froga ez lehiakorran

Orbaitzeta Kirolak antolaturik uztailaren 27an 75 txirrindularik Kontrabandisten Ibilbidea BTT kirol froga ez-lehiakorrean hartuko dute parte. Bi distantzia barnebiltzen ditu froga honek , ertaina( 30km eta 768m-ko desnibela) eta luzea (47km eta 1709m-ko desnibela), zeinak Irati inguruak modu jasangarri eta osasuntsuan ezagutzeko aukera ezinhobea emanen duen. 100 partaideren langa kokatuta zuten baina arrakasta itzelak ikaratuta lehen aldia izateagatik 75 partaideetan moztea erabaki zuten antolatzaileek, betiere ingurugiroarekiko eta bertakoekiko errespetua zaintzeko ideiarekin. Geratzeko etorritako froga dela antzeman daiteke eta babesle zein laguntzaile pilo bat topatu dituzte antolatzaileek. Hau guztia kontatu digu Orbaitzeta Kirolakeko Aitziber Olabarrietak.

 

 

 

Informazio gehiago : KiBTT Orbaitzeta

 

 

 

Aitziber Olabarrieta Irati Irratian

Iruzkindu