Saioa edukitzen dituzten aldi bakoitzean izaten gara Irakurle Klubetako dinamizatzailea den Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza lagunarekin. Asteon Agoitzen Virginie Despentesen King Kong teoria liburua landu izan dute eta solasaldi mamitsua izan zuten emakumeek jasaten zuten indarkerien inguruan batez ere. Aurizberrin aldiz Toti Martinez de Lezearen Sorginen Belarra izan zuten solasgaia, datorren urtean Pirinioetan Balanza inkisidoreak abiarazitako sorgin-ehizaren 500. urteurrena izanik garai haietan egokitutako eleberria dugu eta argiki azaleratzen du garaiko zenbait pasarte. Guzti hau aitzakitzat harturik izan gara Mikelekin.
Oraindik hurrengo saioetara animatzeko aukera duzue, animatu nahi izanez gero hemen dituzue datozen saioak:
– Urtarrilaren 27an Agoitzeko Euskararen etxean, 18:00etan Eneko Barberenaren Suak Erreko Ez balu
– Urtarrilaren 28an Aurizberriko Liburutegiko sabaian 18:30tan Eneko Bidegainen Bichta Eder
Mikel Albisu Iriarte Irati Irratian
Rio Irati y sus gentes abestiko bideoa: