Gaur goizeko 8tan deitua zegoen Garraldako udaleko ezohiko bilkura. Bertan Begoña Munarrizek bere kargua uzteko dokumentua aurkeztu du. Ondoren herriari helarazitako mezuan 400 egun hauetan izan dituen momentu goxoak eta bertako biztanleak ezagutzea izan ditu gogoan eta arrazoi pertsonalak direla medio kargua uztea erabaki duela adierazi du ere.
Bere ordezkoa zein izango den aukeratu beharko dute orain beste bilkura bat deituta.