Artemisia Gentileschi protagonista duen komedia izanen da igandean Agoitzen

Maestras ekoizpen konpainiak taularatuko du “Una mera curiosidad” antzezlana igandean Agoitzen. Barrokoan existitu zen margolari hau gure egunetara ekarriko dute, bere izenarekin garaian entzutetsua izan zen emakume bat izan zelarik eta gaur egungo egoerarekin alderaketak eginen dituzte. Komedia puntua duen arren, lan honek pentsatu-arazi eginen digu, historian zehar eta baita gaur egun ere emakumeek bizi duten azpiratzea. Antzezlana lagunteko Artemisiaren 3 koadrorekin osatutako panelak eta azalpena izanen dituzte bertaratzen direnak. Antzezlan honek amaiera emanen dio Agoitzen martxoaren 8aren , hau da emakumearen egunaren harira egindako programazioari.

Antzezlanaren taularatzea aitzakitzat hartuta Ana Maestrojuan zuzendaria izan dugu gurean eta berak azaldu digu zertan datzan igandean ikusiko duguna.

Antzezlana igandean (Martxoak 30) 19:00 Agoitzeko Kultur etxean izanen duzue.

 

Ana Maestrojuan Irati Irratian

Vm
P

Una Mera Curiosidad laburpen bideoa:

Iruzkindu