Uda hasiberri denean AEK-ko euskaltegietan izena emateko aurre-matrikulazio sasoi betean daude. Ekainaren 30a bitarte dago aukera aurre-matrikulazioa egiteko eta irailean iritziz aldatzen bada jarritako diru hori berreskuratu daiteke. Kanpaina dela eta Garraldako Euskaltegira jo dugu Garazi Iribarrenekin egotera. Berak azaldu digunez hainbat diru-laguntza daude euskara ikasteko, A1ean izena ematen dutenek doan izanen dutelarik ikasturtea. Horretarako Nafarroako Gobernuak, toki entitate eta batzarreek dirua jartzen dute jendea euskara ikas dezan. A1 eta C2 arteko maila guztiak eskaintzen dira bertan eta animatu gaitu Garazik euskaltegira hurbildu eta izena ematera.
Informazio eta matrikula: AEKren webgunea
Garazi Iribarren Irati Irratian
