25-26 ikasturterako aurrematrikulazioa burutzeko azken astea AEK-n

Uda hasiberri denean AEK-ko euskaltegietan izena emateko aurre-matrikulazio sasoi betean daude. Ekainaren 30a bitarte dago aukera aurre-matrikulazioa egiteko eta irailean iritziz aldatzen bada jarritako diru hori berreskuratu daiteke. Kanpaina dela eta Garraldako Euskaltegira jo dugu Garazi Iribarrenekin egotera. Berak azaldu digunez hainbat diru-laguntza daude euskara ikasteko, A1ean izena ematen dutenek doan izanen dutelarik ikasturtea. Horretarako […]

Egun On, Auñamendi! Aurrematrikulazioa AEK-n, Erronkariko konexioa eta Saharako egoera Naiz irratian

Gaurkoan Euskaltegia bisitatzen hasi gara Izaskun Zabaltzarekin batera ikasturteaz eta aurrematrikulazioaz hitz egiteko, Ondoren Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Bukatzeko Naiz irratiak Nayua Jatriri Sahararen inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Maiatzaren 28ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Haur eskoletako abisuak, poesia errezitaldia eta Pirinioko soinu banda 3. atala

Gaur haur eskoletako aurre-matrikulazioaz aritu gara abisuak pasatzen. Ondoren ostiraleko poesia errezitaldia bertan behera geratu zenez, Blanca Zazpe, Idoia Zabaltza eta Socorro Latasaren poesiak ipini ditugu. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, gaurkoan Martinez- Saura familiaren unea, beraiek pasatako zerrenda ipini baitugu Pirinioko Soinu Banda 3. atalan. Izenburua: Martxoaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]