Ostiralean aurkeztu zuten ofizialki Astobizkar BTT ibilaldia. Auñamendi Natur Kirol elkarteak, Biok , Garmendia bizikletak, Arteka eta Irati Active enpresarekin batera antolatutako kirol jarduera dugu. Luzaidetik irtenda bi ibilbide izanen ditu mendi bizikletaz egin behar den ibilaldiak, motza 27,9km eta luzea 48km inguru dituztelarik. Luzaidetik abiatu eta Astobizkar igotzea dute helburu bertako bidexkak aprobetxatuz. Ibilaldiaz aparte haurrendako ere ibilbide bat izanen da baita mota desberdinetako kirol eskaintzak ere. Honen inguruan elekatu gara Auñamendi Natur Kirol elkarteko Joanes Garriz lagunarekin. Berak bertaratzeko gonbidapena egin digu noski.
Izen ematea : Astobizkar BTT
Joanes Garriz Irati Irratian
