Ostirala honetan Auñamendi Natur Kirol elkarteko lagunek mugarri garrantzitsua zuten deituta. Lan asko egin eta gero bere abiaratze saioa zuten eta Urrobi kanpineko aretoan 45 lagunen aurrean gauzatu zuten abiaratze hori. Orain arte egindakoak aurkeztu eta bazkidetzea bultzatzea zuten helburu. Momentuz hiru kirol-lerro izanen ditu taldeak, txirrindularitza (errepidea eta BTT), senderismoa eta Trail-runninga.
Horretaz aparte hurrengo mugarria aurkeztu zuten irailaren 13 eta 14an Luzaiden izanen den Astobizkar BTT ibilaldia.
Hori gutxi balitz, eguna elkarteko bi kidek erronka handi batekin hasi zuten, Aurizberri eta Hiru Erregeen Mahaia txirrindulaz eta korrika batuz. Erronka ikusi nahi izatekotan Auñamendi Natur Kiroleko instagramean duzue.
Hau guztiaz solastu zaigu gaurkoan Auñamendi Natur Kirol Elkarteko Joseba Martinez Rey
Informazio gehiago eta bazkidetzea : aunamendikirola@gmail.com
Joseba Martinez Rey Irati Irratian





