Prentsaurrekoa burutu zuten atzo Ibañetako Edadekoen egoitza kudeatu eginen duen administrazio kontseilu berriak. Planiger enpresari bere akzioak erosi ostean tokiko 8 entitatek bere gain hartuko dute zerbitzu honen kudeaketa. Urte hasieran jakin izan zuten enpresaren erabakia eta ezkeroztik aritu dira erlojuaren aurka zerbitzuaren mantentze bidea uztartzen. Javier Lapeire Luzaideko zinegotziak atzokoan aipatu bezala Errusiar mendi bat izan da igarobide hau baina azkenean lortu da zerbitzuaren mantentzea. Orain Leire Remirok aipatu bezala urtebeteko trantsizioa izanen da bertan egokitu eta zerbitzuari heltzeko. Horretarako ezinbestekoa izan da Nafar Parlamentutik etorritako diru-laguntza baita Beteluko egoitzaren lana ere.
Kudeaketa moduari dagokionez, administrazio kontseilu berriaren oinarriak langileen eskubideen duintze eta bermatzea eta egoiliarren asebetetze maila mantendu eta hobetzea. Lehena konbenioarekin eta formakuntzarekin eginen diote aurre. Bigarrenari aldiz, garraioarekin, egoitzaren irekitzearekin eta bertara eginiko bisita eta antolatutako ekimenekin. Hau dena, zuzendaritza eta langilekin egindako lan taldeari esker.
Gaur egun, 42 egoiliar daude egoitzan eta 35 langile daude osotara hauei zerbitzua ematen. Zuzendaritza eta langileak pozik eta arduratsu agertu ziren atzokoan erronka berri eta polit honi aurre egiteko.
Ondoren, administrazio kontseiluko Leire Remiro Esnoz, Guillermo Larraioz Otazu eta Javier Lapeire Paris kideekin izan ginen solasalditxo bat egiten.
Leire Remiro Esnoz, Javier Lapeire Paris eta Guillermo Larraioz Otazu Irati Irratian


